Justizia herritarrengana hurbiltzen

Abokatuen elkargoek ekitaldi aldarrikatzaileak egingo dituzte uztailaren 12an Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren Eguna ospatzeko

Abokatuen elkargoek ekitaldi aldarrikatzaileak egingo dituzte uztailaren 12an Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren Eguna ospatzeko

Abokatuen elkargoek Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren eguna ospatzen dute uztailaren 12an Espainia osoan, eta hainbat ekitaldi aldarrikatzaile gauzatuko dituzte oinarrizko zerbitzu horren garrantzia azpimarratzeko, herritar guztiek Justizia erabiltzeko aukera berak izatea bermatzen duen heinean. Urtero uztailaren 12an gauzatzen diren ekintza horien bidez, babestu eta ezagutarazi egin nahi da ofiziozko 45.300 abokatuk baino gehiagok, Doako Laguntza Juridikoaren eta Ofiziozko Txandaren zerbitzuen bidez, urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz egiten duten lana.

Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak ofiziozko txandako eta doako justiziako abokatuen papera aitortzeko eta aldarrikatzeko egun gisa finkatu zuen duela zenbait urte uztailaren 12a, gizarte-bozgorailu gisa jardun eta sozialtzat eta zuzenbidez demokratikotzat jotzen den estatu batean doako justiziak duen garrantzia aldarrikatzeko xedez.

Beste jarduera batzuen artean, honako hauek gauzatuko dira abokatuen elkargoetan: doako justiziaren ikurrina altxatzea, ate irekien egunak, ofiziozko txanda babesteagatik sariak ematea, doako justiziari buruzko bakarrizketak, futbol-partidak, ibilaldiak eta lasterketak, irratsaioak elkargo-korporazioetan… Aurreko urteetan bezala, doako justiziaren eta ofiziozko txandaren kale-izendegia zabaltzeko proposamenak ere egingo dira; gaur egun, Espainiako 30 herritan dago kale, plaza edo lorategiren bat ofiziozko txandaren izena duena.

2017ko uztailaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*