Justizia herritarrengana hurbiltzen

Araudien azken berriak

Nola egiaztatu dezaket zigor-aurrekari eza?

Nola egiaztatu dezaket zigor-aurrekari eza?

26/2015 Legeak, uztailaren 28koak, haur eta nerabeen babes-sistema aldatzekoak ezarritakoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duten lanbideetan aritzea edo jarduerak egin nahi dituztenek, sexu-delituengatik zigorrik jaso ez izana egiaztatu behar dute.

Hortaz, nola egiaztatu dezaket zigor-aurrekari eza? Martxoaren 1ean Delitugile Sexualen Erregistro Nagusia abian jarriko da. Ordura arte, aurrekari eza zigor-aurrekarien ziurtagiriarekin egiaztatu beharko da. 

Ziurtagiria Justizia Ministerioaren web atarian edo posta arrunt bidez eskatu dezakezu. Beste aukera bat aurrez aurre eskatzea da, Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzan, Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetan, Estatuaren Administrazio  Orokorreko edozein administrazio-organoren erregistrotan edo Autonomia Erkidegoetako  Administrazioen zein edozein Herri-administrazioren erregistrotan.

Telematikoki eskatzen baduzu, ordenagailuaren sistema operatiboa eguneratuta izan behar duzula kontutan hartu (Windows azkeneko bertsioa eta Chrome edo Internet Explorer nabigatzaileen azken bertsioak eduki behar dira); horrez gain, erabiltzaile ziurtagiri digitala eduki behar duzu (NAN elektronikoa, FNMT), eta tasa ordaindu behar duzu. Horretarako, Ogasun eta Herri Administrazioaren ordainketarako sistemari atxikitako bankuetara jo behar duzu.

Martxoaren 1etik aurrera 1110/2015 Errege Dekretua, abenduaren 11koa, sexu-delitugileen Erregistro Nagusia arautzen duena indarrean jarriko da; data horretatik aurrera, sexu-delituen zigor-aurrekarien ziurtagiria espezifikoa eta doanekoa izango da, eta zigor-aurrekarien ziurtagiria eskatzen den modu berean eskatu ahal izango da.
 

2016ko urtarrilaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.

Prozedura Kriminalaren Legearen erreformaren gakoak

Prozedura Kriminalaren Legearen erreformaren gakoak

Aste honetan Prozedura Kriminalaren Legearen erreforma indarrean jarri da. Erreformak,  Zigor-arloko Justizia bizkortzea, ikertuaren berme prozesalak indartzea, konfiskatzea handitzea eta ikerketa teknologikoaren neurriak arautzea du helburu. 

Horrela, aurreikusitako neurri zehatzen artean, Prozedura Kriminalaren lege berriak “inputatu” hitza kendu du, eta SMS eta Whatsapp bidezko esku-hartze judizialak eta ezkutuko agenteen Interneteko lana arautu du. 

Prozedura Kriminalaren Legea 2015eko abenduaren 7an jarri zen indarrean (BOEn argitaratu eta bi hilabetera). Hauek dira  erreformaren gako nagusiak:

  • Instrukzioa egiteko epeak. Orain arte prozeduren instrukzioa egiteko zegoen hilabeteko epearen ordez, epe errealistagoak ezarri dira. Epe horiek gainditu ostean, prozedurak tarteko fasean jarraituko duen ala behin-behineko askatasuna edo largespena ebatzi beharko da.  Auzi arruntentzat sei hilabeteko epea egongo da, auzi konplexuentzat, berriz, 18 hilabetekoa. Azken kasuan, epea beste horrenbeste hilabetez luzatu ahal izango da.
  • “Inputatu” izena desagertu da.  Orain instrukzio fasean “inputatu” terminoa erabili ordez, “ikertu” hitza erabiliko da, eta salaketaren ostean, “ikertu” izatetik “auziperatu” izatera pasako da subjektua. Era horretara, prozeduraren uneak zehaztuko dira eta bakoitzari benetan dagokion zentzua emango zaio.
  • Agur “makro-prozesuei”. Delitu bakoitzak prozedura bakarra izango du; era horretara, epaitegiak kolapsatzen dituzten neurri gabeko makro-prozesu gisa ezagun diren auzien pilaketarekin amaitu nahi da.
  • Egile ezagunik gabeko polizia-atestatuak. Lan burokratikoa besterik ematen ez duten espedienteak ekiditeko, polizia-atestatuak, egilea zein den jakiterik ez dagoenean, ez dira epaitegietara bidaliko. Polizia Judizialak gordeko ditu eta epaile eta fiskalen esku egongo dira.
  • Zigor-arloko bigarren auzialdia. Justizia Auzitegi Nagusiek apelazioan Probintzia-Auzitegiek emandako ebazpenak berrikusteko ahalmena izango dute. Audientzia Nazionalak ere, berak emandako ebazpenen gora-jotzeei erantzuteko, Apelazio-Sala bat izango du.
  • Komunikazioen erregistroa edo horietan esku-hartzea. Epailearen baimena ezinbestekoa izango da telefonoetako edo komunikatzeko bestelako edozein sistema telematikotako komunikazioak erregistratzeko edo horietan esku-hartzeko.
  • Konfiskatzea. Konfiskatzearen erregulazioa handitu da delituetatik eratorritako aktiboen berreskuratzea hobetzeko. Era horretara, delitutik eratorritako ondasunen jabetza ukatu ahal izango da, egilea epaitzea ezinezkoa bada ere.  Zigortuaren ondasun guztien aurka jo ahal izango da, eta hirugarrenen izenean jarritako zilegi ez diren jatorrizko ondasunak ere konfiskatu ahal izango dira.
  • Ezkutuko polizia sarean. Ezkutuko agenteek interneten egiten duten lana arautu da, identitate faltsuarekin ikertzeko ahalmena izan dezaten.

Prozedura Kriminalaren Legearen erreformari buruzko informazio gehiago behar baduzu, Errege Dekretua, 1882ko irailaren 14koa, Prozedura Kriminalaren Legea onartzen duena, irakurri ezazu (testu bateratua, 2015eko urriaren 6koa).

2015ko abenduaren 10ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.