Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu?

Aitaren abizenak lehentasuna izateari utzi dio

Aitaren abizenak lehentasuna izateari utzi dio

Ekainaren 30etik aurrera, seme-alaben abizenak hautatzerakoan ez da aitaren abizena lehenetsiko. Orain arte, gurasoek esaten zieten Erregistro Zibileko langileei umeari zein abizen jarri lehenengo, eta abizenen ordenari buruzko akordiorik izan ezean, aitarena lehenesten zen.

Lege berriaren arabera, ez da aitaren abizena lehenetsiko. Era horretara, akordiorik ez badago, Erregistro Zibileko langileek erabakiko dute zein izango den haurraren abizenen ordena, beti ere, haurraren interes gorena aintzat hartuta.

Orduan, nola aukeratuko da abizenen ordena?

Hiru eguneko epean gurasoek abizenen ordena adosten ez badute, Erregistro Zibileko langileek erabakiko dute zein izango den abizenen ordena, alfabetikoki, zozketa bidez, edo izenarekin bat egiteko egokiagoa den abizena lehenengo jarriz.

Edozein kasutan, gurasoek kontutan hartu behar dute lehen seme-alabari jarritako abizenen ordena gainerako seme-alabei ere jarriko zaiela.

2017ko ekainaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.

Nork izan dezake nazionalitate bikoitza?

Nork izan dezake nazionalitate bikoitza?

Nazionalitate bikoitza izatea, bi estatu ezberdinetako nazionalitate batera izateari deritzo.

Adibidez, zure bikotea frantsesa bada eta zuk espainiako nazionalitatea badaukazu, zuen seme-alabek, adingabeak diren bitartean, nazionalitate biak izan ditzakete 18 urte bete arte. Orduan, bietako bat aukeratu beharko dute.

Egoera hau hurrengo kasuetan eman daiteke:

  • Zure gurasoetako batek espainiako nazionalitatea eta besteak beste herrialde bateko nazionalitatea badu.
  • Espainiako nazionalitatea galdu gabe beste herrialde batekoa hartzen duzunean, Espainiak beste herrialde batzuekin dituen hitzarmenen arabera.

Espainiak gaur egun herrialde iberoamerikarrekin, Andorrarekin, Filipinekin, Ekuatore Ginearekin eta Portugalekin dauzka nazionalitate bikoitzeko hitzarmenak. Iberoamerikar herrialdeak gaztelania edo portugesa hizkuntza ofizialtzat duten herrialdeak dira. Puerto Rico iberoamerika barruan dago, baina Haiti, Jamaika, Trinidad eta Tobago eta Guyana ez.

 

2017ko maiatzaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.