Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu? Abizena euskal grafiaz idatz dezakezu

Ba al dakizu? Abizena euskal grafiaz idatz dezakezu

Zure abizena euskal gramatika eta fonetikara egokitu nahi baduzu, aldatzeko izapidea “abizenak aldatu” aukeraren bitartez egin dezakezu. Prozedura erraza da; horretarako, egoitzagatik dagokizun Erregistro Zibil edo Bake Epaitegira joan behar duzu.

Abizenak aldatzeko, lehenik eta behin Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegira jo behar duzu, zure abizenari dagokion grafia zein den jakiteko.  

Era horretara, zure abizena “Aguirreche” bada, euskal grafiaz idazteko eta “Agirretxe”  Izan dadin eska dezakezu.

Adi: Izapidea egin aurretik, kontutan hartu zure deiturak agertzen diren dokumentu guztietan egin beharko duzula aldaketa: NAN, gidatzeko baimena, tituluak, bankuko kontuak, eskriturak... Dokumentu horietako bakoitza legeztatzeko, egin zizuten lekuan eskatu beharko duzu aldaketa.

2017ko irailaren 8ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*