Justizia herritarrengana hurbiltzen

Bideoak

Bideoa e-Toolbar abokatuak. Euskaraz lan egiteko tresnak

Justizia Saileko Epaibi arloak abokatuentzako garatu duen tresnaren funtzionamendua azaltzen duen bideoa argitaratu du. Tresna honen bitartez, abokatuek errazago egin ahal izango dituzte euskaraz epaitegira zuzendu beharreko demanda, errekurtso eta gainontzeko idazkiak.

Tresna honetan, euskara juridikoaren gaineko 220.000 itzulpen-unitate baino gehiago aurkitu ahal izango dituzte abokatuek (legeak, epai zein epaitzak, eredu judizialak, epaitegietako lexiko bateratua...). Eta ez hori bakarrik, abokatuek erabiltzen dituzten formulario juridiko asko dago bertan (bukatutakoan 1.000ren bat izango dira).

Eta azkenik, Epaibi euskaraz dauden lege guztien kontsulta egiteko aukera berri bat garatzen ari da, BOEk daukanaren antzekoa, eta abokatu zein epaileen beharrei egokitua beti ere.

2014ko martxoaren 20ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Bideoak. Iruzkin bat egin.

Hipoteka-bitartekaritzari buruzko bideoa

Azken urteotan, familiak gainzorpetu egin dira krisi ekonomikoa dela eta. Honen ondorioz, familia askok etxea galdu dute edo galtzeko arriskuan daude. Hau saihesteko, Eusko Jaurlaritzak hiru neurri martxan jarri ditu: zorpetutako familien eta finantza erakundeen arteko bitartekaritza zerbitzua eskaini, etxetik kaleratuak izan direnei alokairu soziala eskaini eta hipoteka-mailegua kontratatzeko orduan, aholkularitza zerbitzua eskaini.

2014ko martxoaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Bideoak. Iruzkin bat egin.