Justizia herritarrengana hurbiltzen

Botere Judiziala

Gasteizko epaitegi batek eraginkortasunari saria jaso du

Gasteizko epaitegi batek eraginkortasunari saria jaso du

Atzo banatu ziren Madrilen zazpigarren Justiziaren Kalitateari sariak, erakunde eta organo judizialei Justizia garaikideagoa eta herritarrekiko hurbiltasuna lortzeko bidean egindako lana aitortuz. Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zkiko epaitegiak Justizia eraginkorra saria jaso du, oso azkar erantzuteagatik eta errendimendu altua izateagatik.

Epaitegiaren buru Jose Luis Nuñez Corralek eta epaitegian lan egiten duten funtzionarioetako bik, Felisa Baquero kudeatzaileak eta Fernando Sanchez izapidegileak jaso zuten saria, Auzitegi Gorenaren eta Botere  Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmesen eskutik.

Atzo banatu ziren Madrilen zazpigarren Justiziaren Kalitateari sariak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sarien banaketa ekitaldian, Carlos Lesmesek Justiziaren kalitatea hobetzeko egindako lana, lanerako konpromisoa eta erantzukizuna aitortu dizkie.

2017ko otsailaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.

Puņetak Sarien edizio berria

Puņetak Sarien edizio berria

Komunikatzaile eta Berriemaile Juridikoen Elkarteak (KBJE) aste honetan banatu ditu Puñetak sariak. Sarien bitartez, estamentu juridiko ezberdinetatik Zuzenbidearen eta Justiziaren alde nabarmen aritu direnen lana aitortu nahi da.

Oraingoan, “Urrezko Puñetak” saria Abokatuen Mutualitateak irabazi du, abokatuek eta euren familiek gizarte arloan izan ditzaketen beharrak aseta izan ditzaten urte luzetan egindako lanagatik.

“Zilarrezko Puñetak” saria Elvira Tejada de la Fuentek irabazi du, arlo juridiko guztiek aitortzen dioten lan ibilbide oparoagatik eta azken urteotan Auzitegi Gorenaren Krimen Informatikoen Salako fiskal gisa ziber-delinkuentziaren aurka egindako lanagatik.

“Brontzezko Puñetak” saria Santiago Muñoz Machadok jaso du, abokatu eta Errege Akademiako kide gisa Hiztegi Juridikoa zuzentzen egindako lanagatik.

“Puñetas Periféricas” saria Vicente Magro magistratuak irabazi du, Alacanteko Probintzia Auzitegiaren presidente izanik, bitartekaritzaren alde egindako lanagatik eta auto istripuen eragileak edo tratu txarrak ematearren zigortutako norbanakoen birgizarteratze eta berrezte lanean egindako lanagatik.

Ironikoki, berriz, VI. “Vete a hacer Puñetas” saria politikarien espektuluak jaso du, urtebetez norbere interesak eta partidoarenak aurretik jarri eta Gobernua osatzeko akordiorik ez adosteagatik. 

2017ko otsailaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.