Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Enplegu publikoa

Enplegu publikoa

Eguneratutako azken deialdiak

Izapidetza Prozesal eta Administratiboko oposizio deialdia (barne sustapena)

2017/10/06 - Oposaketak Prozesu eta Administrazio Izapidetza

JUS/931/2017 Agindua, irailaren 25ekoa; horren bitartez, Justizia Administrazioaren Izapidetza Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne sustapen bidez sartzeko hautaketa prozesuaren deialdia egiten da.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eredu ofiziala bete behar dute (790-eredua-007 kodea. Goiburuan idatzita dator “Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak”).

Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak biltzen dituen galdetegia online eskuratu dezakezu.

JUS/931/2017 Agindua, irailaren 25ekoa.Deialdiari buruzko informazio orokorra (Izapidetza prozesala, barne sustapena) (pdf, 426 KB) 2016ko EPEn hautaketa probei buruzko Justizia Sailburuordetzaren informazio-oharra (pdf, 414 KB)

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko oposizio deialdia (barne sustapena)

2017/10/06 - Oposaketak Prozesu eta Administrazio Kudeaketa

JUS/930/2017 Agindua, irailaren 19koa; horren bitartez, Justizia Administrazioaren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne sustapen bidez sartzeko hautaketa prozesuaren deialdia egiten da.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eredu ofiziala bete behar dute (790 eredua-007 kodea. Goiburuan idatzita dator “Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak”).

Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak biltzen dituen galdetegia online eskuratu dezakezu.

JUS/930/2017 Agindua, irailaren 19koa. Deialdiari buruzko informazio orokorra (Kudeaketa prozesala, barne sustapena) (pdf, 433 KB) 2016ko EPEn hautaketa probei buruzko Justizia Sailburuordetzaren informazio-oharra (pdf, 414 KB)

Auzitegi Medikuntzako EPEn bigarren ariketa egiteko lekua

2017/09/14 - Oposaketak Auzitegiko Medikua

Bigarren ariketa Epaimahai Kalifikatzailearen egoitzan egingo da. 

Justizia Ministerioa, 2.solairuko Batzar Aretoa (216 gela)
San Bernardo kalea, 21 (sarrera Travesía de la Parada kalean dago)
28015 Madrid

2017ko irailaren 19tik 21era arteko astean egingo den bigarren ariketaren deialdia (Auzitegi medikuntza, txanda librea) (pdf, 43 KB) 2017ko irailaren 26tik 28era arteko astean egingo den bigarren ariketaren deialdia (Auzitegi medikuntza, txanda librea) (pdf, 38 KB)

Auzitegi medikuen EPEn lehen ariketa gainditu duten hautagaien zerrenda eta bigarren ariketaren deialdia

2017/09/12 - Oposaketak Auzitegiko Medikua

Epaimahai Kalifikatzailearen akordioa. Horren bitartez, 2017ko uztailaren 20an egindako Auzitegi Medikuen EPEn lehen ariketa gainditu duten hautagaien zerrenda eta bigarren ariketarako deialdia argitara ematen da. Informazio gehiago Justiziako Ministerioaren web atarian daukazu.

Lehengo ariketa gainditu dutenen zerrenda eta bigarren ariketarako deialdia (Auzitegi Medikuntza, txanda librea (pdf, 12 KB) Lehen ariketa gainditu duten hautagaien zerrenda (Auzitegi Medikuntza, txanda librea) (pdf, 23 KB)

Auzitegiko Medikuen Kidego Nazionaleko lan-eskaintza publikoan onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrendak

2017/07/19 - Oposaketak Auzitegiko Medikua

Uztailaren 17ko JUS/676/2017 Aginduan argitaratu da (horren bidez, Auzitegiko Medikuen Kidego Nazionalean sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan -martxoaren 28ko JUS/350/2017 Agindu bidez deitua- onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda onartzen da).

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda (pdf, 214 KB)