Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

5.403 pertsonek eskuratu zuten espainiako nazionalitatea Euskadin 2015ean

5.403 pertsonek eskuratu zuten espainiako nazionalitatea Euskadin 2015ean

Euskadi da 2015ean batez beste bizilekua oinarri hartuta nazionalitate gehien eman duen  Autonomia Erkidegoa.

Guztira, iaz 5.403 pertsonek eskuratu zuten nazionalitatea Euskadin. Estatuan 114.351 pertsonek eskuratu zuten nazionalitatea, aste honetan Estatistika Institutuak (INE) argitaratu duen “Bizilekua kontutan hartuta nazionalitatea eskuratu dutenei buruzko Estatistika Txostenaren” arabera.

Sexuaren arabera, 2015ean espainiako nazionalitatea eskuratu dutenen %51,7 emakumeak izan dira. Adinaren arabera, nazionalitatea eskuratu dutenen artean gehienak 30 eta 39 urte bitartekoak dira.

Jatorrizko nazionalitatearen arabera, 2015ean nazionalitatea eskuratu dutenen gehiengoa Marokoarrak ziren, eta ondoren, hurrenez-hurren,  Hego Amerikakoak, Erdialdeko Amerikakoak eta Karibekoak.

2016ko abenduaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.

Osakidetzako jaiotzen inskripzioen % 80 inguru ospitaleetan bertan tramitatzen da jadanik

Osakidetzako jaiotzen inskripzioen % 80 inguru ospitaleetan bertan tramitatzen da jadanik

Osakidetzan gertatzen diren jaiotzen Erregistro Zibileko inskripzioen % 80 inguru ospitaleetan bertan tramitatzen dira jadanik. Horrela, Euskadiko ospitale publikoetan jaiotako haurtxoen aita eta ama gehienek, jaiotzak Erregistroari komunikatzeko, komunikazio telematikoa hautatzen dute, Osakidetzak bere ospitale guztietan eskaintzen duena joan den abenduaren 1etik eta AUOan hasi zena 2015eko urriaren 15ean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendari María Jesús Múgicaren hitzetan, jakinarazpen telematikoko zerbitzua proiektu finkatua da eta beren seme-alabak erregistratzeko sistema hau erabili duten gurasoen balorazio oso onarekin ari da funtzionatzen, tramite administratiboak errazten dituelako eta erregistrorako kudeaketak ospitaletik irten gabe egiteko aukera ematen duelako. Horrela, Erregistro Zibilera joan beharra ekiditen da, nabarmendu du.

Zerbitzu berria duela urtebete hasi zen ezartzen, joan den urteko urriaren 15ean Arabako Unibertsitate Ospitalean, eta sistema honen bidez erregistratu zuen Estatu osoko lehen haurtxoa. 15 egun geroago, Arrasateko, Zumarragako eta Mendaroko ospitaleetan jarri zen abian, eta prozesua amaitzeko, abenduaren 1ean, Donostia Unibertsitate Ospitalean, Gurutzeta Unibertsitate Ospitalean eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. Horrela, Euskadi lehen autonomia-erkidegoetako bat izan zen hedapena osatzen eta komunikazio telematikorako zerbitzua bere ospitale publiko guztietan eskaintzen.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzak pertsonekin duen konpromisoari erantzuten dio, osasun-sistema gero eta hurbilago eta irisgarriagoa eskainita, eta haren ezarpenean eta funtzionamendu zuzenean, Osasun Sailak lankidetzan lan egin du Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin eta erregistro zibiletako arduradunekin.

Tramitea egiteko, gurasoek formulario ofiziala beteko dute, eta horri erantsiko zaizkio jaioberriaren identifikazioa eta osasun-langileek egiten duten amarengandiko filiazioaren egiaztapena. Horren ondoren, ospitaleko zuzendaritzak, 72 orduko epean, dokumentu eskaneatua bidaliko du Erregistro Zibilera eta hark, aldi berean, inskripzioa ongi egin dela bermatzen duen ordezkagiri bat helaraziko dio familiari.

 

2016ko urriaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia.net-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.