Justizia herritarrengana hurbiltzen

Nork izan dezake nazionalitate bikoitza?

Nork izan dezake nazionalitate bikoitza?

Nazionalitate bikoitza izatea, bi estatu ezberdinetako nazionalitate batera izateari deritzo.

Adibidez, zure bikotea frantsesa bada eta zuk espainiako nazionalitatea badaukazu, zuen seme-alabek, adingabeak diren bitartean, nazionalitate biak izan ditzakete 18 urte bete arte. Orduan, bietako bat aukeratu beharko dute.

Egoera hau hurrengo kasuetan eman daiteke:

  • Zure gurasoetako batek espainiako nazionalitatea eta besteak beste herrialde bateko nazionalitatea badu.
  • Espainiako nazionalitatea galdu gabe beste herrialde batekoa hartzen duzunean, Espainiak beste herrialde batzuekin dituen hitzarmenen arabera.

Espainiak gaur egun herrialde iberoamerikarrekin, Andorrarekin, Filipinekin, Ekuatore Ginearekin eta Portugalekin dauzka nazionalitate bikoitzeko hitzarmenak. Iberoamerikar herrialdeak gaztelania edo portugesa hizkuntza ofizialtzat duten herrialdeak dira. Puerto Rico iberoamerika barruan dago, baina Haiti, Jamaika, Trinidad eta Tobago eta Guyana ez.

 

2017ko maiatzaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.

Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira adingabeen Europako Justizia Ereduari buruz hitz egiteko

Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuak “Europako adingabeen justizia leheneratzaile eredua: Euskadiren erronka” mintegia egin zuen maiatzaren 18an. Mintegia Eusko Jaurlaritzako Helduen Justizia Zerbitzuaren arduradun Roberto Morenok eta Ulsterreko Unibertsitateko praktika leheneratzaileei buruzko masterraren zuzendari  Tim Chapmanek gidatu dute.

Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuko zuzendari Vicenzo Ferrarik ireki du mintegia, eta Euskadiko, Argentinako eta estatuko beste erkidego batzuetako 35 adituk hartu dute parte. Justiziako Zuzendari Loly de Juan eta Justizia Sailburuorde Miren Gallastegik ere mintegian parte hartu dute.

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Mintegiaren helburua adingabeen Justiziaren Europako Eredua aurkeztea eta ezagutzera ematea eta Euskal Autonomia Erkidegoko esperientziarekin alderatzea izan da. 

Irekiera ekitaldian, OSJNIren zuzendari Vicenzo Ferrari Justiziaren pribatizazioaren aurka azaldu da. “Italian, adibidez, Justizia eskuratzeko traba ugari jartzen dira, eta hori justizia ukatzea da”, adierazi du. Horrela, OSJNIren zuzendariarentzat ezinbestekoa da Europan Justizia arloan dauden ezberdintasunak ezabatzea. Hori dela eta, europa mailako ikerketei  jarraipena ematearen alde azaldu da.

Justizia Leheneratzailearen Europako Foroa

Justizia leheneratzailearen Europako eredua Europako foroak bultzatutako ikerketan oinarrituta dago. Eusko Jaurlaritza Foro horretako kide osoa da.  Eredu horrek praktika hoberenak eta eraginkortasuna ikertzen ditu, Belgika, Finlandia eta Ipar Irlandan ezarritako neurri leheneratzaileetan oinarrituta. Proiektua Tim Chapmanek koordinatu du. 

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Zehazki, Tim Chapmanek aurkeztu du adingabeen Europako Justizia Leheneratzaile ereduari buruzko ikerketa. Bigarren mintzaldian,  Justizia Leheneratzaile teknika ezberdinak aztertu ditu, hala nola zigor-arloko bitartekaritza, zirkuluak eta hitzaldiak. 

Arratsaldean, Deustuko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakasle eta ICAMeko abokatu Xabier Etxeberria Zarrabeitiak, europako ereduak Europan ezartzeko dituen lege arloko aukerei buruz hitz egin du, bai eta Estatuko esperientzia ezberdinei buruz ere.  

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Bitartekaritza Euskadin

Eusko Jaurlaritzak, araudi zehatzik egin gabe ere, 80. hamarkadatik adingabeekin bitartekaritza prozesuak garatu ditu. Urtarrilaren 12ko 5/2000 Legeak, adingabeen erantzukizun penalari buruzkoak arautu zituen adingabeekin bitartekaritza eta adiskidetze prozedurak. Ordudanik, Eusko Jaurlaritzako epaitegietako lantalde psikosozialek adingabeekin abian jarritako bitartekaritza prozedura kopurua igo egin da, eta 2015ean delitugile-biktimen arteko bitartekaritza prozesuak %40 izatera iritsi dira.  

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

Expertos en mediaciķn se reúnen en Oņati / Bitartekaritza arloko adituak Oņatin batzartu dira

2017ko maiatzaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.

Ana María Barrilero Bizkaiko Fiskal Nagusi berriak kargua hartu du Bilbon

Ana María Barrilero Bizkaiko Fiskal Nagusi berriak kargua hartu du Bilbon

Gaur hartu du Ana María Barrilero Yárnoz-ek, Bizkaiko fiskal nagusi kargua Bilboko Justizia Jauregian.

Ekitaldia Justizia Auzitegi Nagusiko 1zkiko Salan izan da.

Ekitaldiaren buru izan da EAEko Fiskal Nagusi Carmen Adan, eta bertan parte hartu dute, besteak beste, Lan eta Justizia Sailburu Maria Jesus San Josek, Justizia Sailburuorde Miren Gallastegik eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak.

2017ko maiatzaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.

Josu Erkorekak eta Juan Luis Ibarrak mintegi bat inauguratu dute kasazio-errekurtso autonomiko berriari buruz

Josu Erkorekak eta Juan Luis Ibarrak mintegi bat inauguratu dute kasazio-errekurtso autonomiko berriari buruz

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrarekin batera, inauguratu du kasazio-errekurtso autonomiko berriari buruzko mintegia, Eusko Jaurlaritzaren Letraduen Elkarteak,ALEGO-EJALEk, antolatua.

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Presidente Luis Angel Garridok eman du hitzaldi nagusia. Mintegian, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiko abokatu batzuek parte hartu dute, baita Eusko Legebiltzar, Foru Aldundi, udal, Osakidetza eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko (UPV-EHU) hainbatek ere. Horiez gain, esparru profesional pribatuko zenbait ere izan dira. 

Bilboko Buenos Aires kaleko Justizia egoitzako Liburutegi Aretoan izan den mintegia Laneko eta Justiziako Sailburu María Jesús San Josék itxi du. Honetan, kasazio-errekurtso hori prestatzeak eta aurkezteak planteatzen dituzten auzi nagusiei heldu zaie.

Eusko Jaurlaritzaren Letraduen Elkartea

Gainera, izan den ekitaldi horretan, duela 5 hilabete eskas sortutako Eusko Jaurlaritzaren Letraduen Elkartea ALEGO-EJALE aurkeztu dute jendaurrean. Joan den urtarrilaren 20an eratua, erakunde berri hau Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiko profesional-talde batek osatua da, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zuzenbidearen ikerketa, sustapena eta hedapena bultzatzeko helburuz.

2017ko maiatzaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.

Oņatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuak 2017ko maiatzaren 18an "Europako adingabeen justizia leheneratzaile eredua: Euskadiren erronka" mintegia antolatu du

Datorren ostegunean, maitzaren 18an, nazioarteko zenbait adituk Europako adingabeen justizia leheneratzaile ereduari buruz arituko dira Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuak antolatutako mintegi zikloen baitan. Mintegia Justizia Leheneratzailean aditu den Tim Chapmanek eta Eusko Jaurlaritzako Helduen Justizia Zerbitzuaren arduradun Roberto Morenok gidatuko dute.

Europako ereduak praktika egokienak eta eraginkortasunerako gakoak ikertzen ditu. Ikerketa, European Forum For Restorative Justice taldeak bultzatzen du eta  Justizia leheneratzailean aditu den ikertzaile talde batek zuzentzen du (Eusko Jaurlaritza talde horren partaide da).

80.hamarkadaz geroztik Eusko Jaurlaritzak, araudi-esparru ofizialik gabe, adingabeei zuzendutako bitartekaritza prozesuak jarri ditu abian. 2000. urtean 5/2000 Legea, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzunkizun penalari buruzkoa, jarri zen indarrean. Une hartan, adingabe kaltegileekin  legezko “bitartekaritza” eta “adiskidetze” prozedurak abian jartzeko aukera ezarri zen.  Harezgero, Eusko Jaurlaritzaren Lantalde Psikosozialak izan dira Auzitegi Barruko bitartekaritzaren arduradun, eta adingabeekin abian jarritako prozedura kopuruak nabarmen egin du gora (2015ean 387 bitartekaritza auzi); horien artean, biktima-kaltegilearen arteko zuzeneko bitartekaritza auzi kopurua oso handia izan da (%40).

Euskadiko esperientzia

Mintegiaren helburua Europako Adingabeen Justizia leheneratzaile eredua aurkeztea eta Euskadin garatutako proiektuekin alderatzea da, bai adingabeen auzitegi barruko bitartekaritza arloan, bai eta Eusko Jaurlaritzaren adingabeen justizia sistemaren baitan Adingabeen Zentroetan garatutako betearazpen ereduei dagokienez ere.

Gainera, Justizia Leheneratzailearen teknika berriak ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste, zirkuluak eta hitzaldiak, eta euskadiko adingabeen justizian horiek ezartzeko aukerak aztertuko dira. Justizia arloan diharduten profesionalekin ere etorkizunean Adingabeen Justizia Leheneratzaile eredua ezartzeko aukera jorratuko da,  alegia,  adingabeen arloko epaile eta fiskalekin, justizia leheneratzailearen Euskadiko adituekin eta adingabeen justizian Euskadin lan egiten duten bitartekari eta teknikariekin.

2017ko maiatzaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.