Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu? Lekukoa bazara epaiketara joateak eragindako gastuak ordaintzeko eska dezakezu

Ba al dakizu? Lekukoa  bazara epaiketara joateak  eragindako gastuak ordaintzeko eska dezakezu

Epaiketa batean edo auzitegi batean lekuko gisa aitorpena egiteko eskaera jaso baduzu, derrigorrez joan behar duzu eta ezin diozu joateari uko egin, egiaztatutako arrazoirik gabe. Hori bai, lekukotzak eragindako  gastuak ordaintzeko eska dezakezu.

Beti ere, epaiketa zigor-arlokoa bada eta Fiskalak deitu bazaitu, edo instrukzioaren baitan epaileak deitu badizu. Kasu horietan, kalte-ordaina eska dezakezu eta Justizia Administrazioak bidaia (garraio publikoa), egonaldia eta bazkaria ordainduko dizkizu,hala behar izanez gero.

Nola egin eskaera?

Orokorrean, Justizia Administrazioaren Letraduak egiten du izapidea. Ordainketa, berriz, Bilbo, Gasteiz edo Donostiako Kudeaketa Unitate Teknikoek egiten dute (EAT). Ordainketa egiteko hurrengoa eskatuko dizute:

ADI: Lekuko gisa aitorpena egitera deitutako norbanako guztiek ez dute ordainketa eskatzeko eskubidea. Adibidez, Zibil-arloko lekukoek ezin dute ordainketa eskatu, alderdiari eskatu behar zaiolako.  Hau da, istripu baten lekuko bazara eta epaiketa batera  deklaratzera joan behar baduzu, ezin diozu Administrazioari gastuak ordaintzeko eskatu, alderdietako batek ordaindu beharko baititu.

2017ko apirilaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.

Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuak "Lanbide juridikoen krisia aldaketa prozesuan dagoen munduan: tokian tokiko eta nazioarteko dinamikak"

Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuak

Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuak EHU/UPVko Udako Ikastaroekin elkarlanean “Lanbide juridikoen krisia aldaketa prozesuan dagoen munduan: tokian tokiko eta nazioarteko dinamikak” ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa uztailaren 17 eta 18an izango da, eta profesional juridiko “globalak” eta tokikoak, ikertzaileak eta arduradun politikoak elkartu nahi ditu, esperientzia eta ezagutza elkarbanatzeko helburuarekin. Izena emateko azken eguna uztailak 10 da.

Matrikula ordaintzeko diru-laguntzak

SJNIk unibertsitateko ikasleei zuzendutako eta matrikula ordaintzeko 10 beka emango ditu. Eskaerak posta elektronikoz bidali behar dira malen@iisj.es helbidera. Eskaera-inprimakia betetzeaz gain, eskatzaileek aurkezpen-eskutitza eta curriculuma bidali behar dituzte, bai eta ikasle diren unibertsitateko irakasleen bi gomendio-eskutitz ere. 

2017ko martxoaren 24ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.

Bitartekaritzako profesionalak Bilbon batzartu dira EAEko esperientzia aztertzeko

Martxoaren 17an egin dute, Deustuko Unibertsitatean, “Bitartekotza, errealitatea”  II. jardunaldia. Batzarra Adosten Elkarteak antolatu du eta EAEko bitartekaritzaren esperientzia ikertzea izan du helburu. Besteak beste, epaile, abokatu, Eusko Jaurlaritzako ordezkari eta Kantabria, Asturias, Galizia eta Albaceteko bitarterkaritza arloko adituek parte hartu dute.

Jardunaldian parte hartu dute Justizia Sailburuorde Miren Gallastegik, EAEANren presidente Juan Luis Ibarrak, BJKNren magistratu Ana María Carrascosak eta Donostiako Magistratu María José Ruak, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Deustuko Zuzenbide Fakultateko dekano Gema Tomásek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuorde Miren Gallastegik eman diote hasiera ekitaldiari. Gema Tomasen hitzetan, ikasleek geroz eta gehiago eskatzen dute bitartekaritzarekin lotutako  trebakuntza. Miren Gallastegi Sailburuak, berriz, “zenbakiak kontutan hartuta, egin duten lana guztiz eraginkorra izan delako” Eusko Jaurlaritzako Bitartekaritza Zerbitzuaren lana goraipatu du. Bide horretatik, Eusko Jaurlaritzaren helburua Justizia Konponarazlea Zigortzailearen osagarri gisa bultzatzea eta Justizia Administrazioak kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzea dela gaineratu du.

Jarraian, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak, EAEko Fiskaltza Nagusiko kide Juan Calparsorok, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko magistratu Ana María Carrascosak eta Donostiako Adingabeen Magistratu Maria Jose Ruak hitz egin dute. 

Adosten elkarteak bitartekaritzari buruz antolatzen duen bigarren jardunaldia da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

“Bitartekaritzaren oinarria elkarrizketa da”

EAEANren presidenteak epaileek epaitegi barruko bitartekaritzaren alde egiteko dituzten arrazoiak azaldu du.  Ibarraren ustez teknika horrek “hobetu eta justuago epaitzeko bidea ematen du”. Juan Calparsorok, bestalde, “bitartekaritzaren oinarria elkarrizketa dela” azpimarratu du.  BJKNren Magistratu Ana Maria Carrascosa ere adierazpen horrekin bat etorri da eta  bitartekaritzak, hitz egitea oinarri duenez, ”Justizia gizatiartu egiten duela” gaineratu du.

Bitartekaritzan aditu den talde batek eman dio amaiera jardunaldiari.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hitzaldien azken txanpan Eusko Jaurlaritzako Familia barruko Bitartekaritza Zerbitzuko abokatu eta bitartekari Cristina Merinok, Gizagune Fundazioko psikologo Yolanda Muñozek, Langraiz Okako Espetxeko bitartekari Carlos Romerak, eta Eusko Jaurlaritzako Epaitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzuko bitartekari Gerardo Villar eta Elena Fernandez Markaidak parte hartu dute. 

Eusko Jaurlaritzaren Bitartekaritza Zerbitzuak

Justizia Leheneratzailea erdiesteko tresna egokiena bitartekaritza da. Eusko Jaurlaritza aitzindari izan zen  Estatuan bitartekaritza zerbitzuak ezartzen. Gaur-gaurkoz, doako bitartekaritza-zerbitzuak eskaintzen dizkie herritarrei hainbat arlotan. Hauek dira azpimarragarrienak: 

  • Familia: Familia Bitartekaritzarako 1/2008 Legeak, otsailaren 8koak, araututakoa. Aditu inpartzialek laguntza ematen diete aldeei, familia-gatazketan adiskidetasunezko konponbideak elkarrekin erdietsi ditzaten.
  • Kontsumoa: Eusko Jaurlaritzako Kontsumobide erakunde autonomoak egiten ditu bitartekari-lanak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eta horiek eskuratu dituzten zerbitzuen eta produktuen hornitzaileen artean.
  • Hipoteka: Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua, Ekonomisten Euskal Elkargoko eta Euskadiko Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuaren Euskadiko taldeko profesionalen bitartez eskaintzen dena.  Helburua hipoteka gauzatze-kasuak saihestea da. Horretarako, eskatzaileen eta finantza-erakundeen artean bitartekari aritzen dira, zorra berriz negoziatzeko.
  • Gazte Justizia: legea hautsi dutelako atxilotutako adingabeen kasuan abiarazten den zerbitzu bat da. Helburua da adingabeak berak eragin dituen kalteak aitortzea eta biktimarekin konpondu ahal izatea.  Halako bitartekaritzari esker, adingabeak kontzientzia hartzen du eta hura berriz gizarteratzea sustatzen da; halaber, hark arauak berriz haustea eta zigor askatasun-kentzaileak saihesten dira.  
  • Helduen justizia: Bitartekaritza Zerbitzu Judiziala, 2007an sortu zenetik izan duen hazkundea dela medio, Euskadin Estatuan beste inon baino garatuago dago: Estatuan bitartekaritzaren formularen bidez konpondutako 10 kasutik 6 Euskadikoak dira. Zigor-arloko jurisdikzioan eta zibil-familiarrean (banantzeak, dibortzioak, zaintza, gatazkak ardurapeko seme-alabekin, etab.) eskaintzen da zerbitzu hori.
2017ko martxoaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erreportajeak. Iruzkin bat egin.

Laguntza Judizialeko, Izapidetzako eta Kudeaketako esleipenak

Laguntza Judizialeko, Izapidetzako eta Kudeaketako esleipenak

Justizianeten ikus ditzakezu Laguntza Judizialeko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako (txanda librea) hautaketa prozesuetako esleipenen zerrendak.

Funtzionarioen destinoak ezarriko dituzten Aginduak 2017ko martxoaren 31an argitaratuko dira BOEn.

2017ko martxoaren 15ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.

Soziologia Juridikoko Mintegiak apirilean hasiko dira Oñatin

Jose Ramon Bengoetxeari Debagoien telebistan egindako elkarrizketa

15 mintegi ezberdin egongo dira aurten, gehienak nazioartetik iritsitakoak, eta Zuzenbidea, Gizarte Zientziak eta problematika garaikideekin lotuta egongo dira.

Mintegietako gaiak aukeratzeko hainbat irizpide kontutan hartzen dira, EHUko irakasle eta Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Erakundearen kide Joxe Ramon Bengoetxearen hitzetan: gaiaren diziplina artekotasuna, parte-hartzaileak eta koordinatzaileak Zuzenbide eta Gizarte zientzien alor ezberdinetatik  etortzea, originaltasuna, berritasuna, eta baita gaiak Euskal Herriarekin duen lotura ere. Azken horri dagokionez, Justizia Sailak emandako irizpideak ere jarraitzen direla azpimarratu du; ondorioz, Justiziarekin lotutako hainbat egunerokotasun gai jorratzen dira mintegietan, aurten, besteak beste, gazteen delinkuentzia eta bitartekaritza landuko dira.

Lanerako prozedura berdina da mintegi guztietan: bizpahiru egun irauten dute eta 10-20 pertsonek parte hartzen dute. Parte-hartzaile bakoitzak gaiak aurretik lantzen ditu, eta ondorioz, eztabaida eta mahai-inguruen bitartez egiten da lan mintegietan. Hortaz, parte-hartzaileen ideien arteko elkartrukean dago aberastasuna, Joxe Ramonen hitzetan.

Proposamen gehienak nazioartetik iristen dira, nahiz eta Euskal Herritik bertatik geroz eta proposamen gehiago jasotzen diren. Aurten, adibidez, bertatik iritsitako 3 proposamen landuko dira beste hainbeste mintegitan, eta horietako bat, Kultur eskubideak eta aniztasuna izeneko mintegia, Institutoko bi emakume ikasle ohik koordinatuko dute.

2017ko martxoaren 15ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.