Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibilaren erreformaren gakoak

Erregistro Zibilaren erreformaren gakoak

Uztailaren 14an Errejistro Zibilaren Lege berria onartu zen. Orain arteko errejistro sistema 1957koa zen, eta beste behar batzuen artean, teknologia berrietara egokitzeko erreforma baten premia zegoen. 

Hiru urte barru, 2014an, indarrean sartuko den erreforma honek, jaiotza, ezkontza, heriotza… Gertaerak jasotzen dituzten Errejistro Zibil guztietako liburuen digitalizazioa ekarri du. Liburu hauek erabiltzeari utziko zaio eta Espainiako Ondare Historiko bilakatuko dira.

Hauek dira Lege berriak aurrikusten dituen aldaketa nagusiak:

  • Abizenen ordena: Aitaren abizenari lehentasuna ematen dion arau subsidiarioa alde batera uzten du, eta gurasoei abizenen ordena erabakitzeko aukera ematen zaie.  Gurasoak ados jartzen ez badira Erregistro Zibileko arduraduna izango da azken erabakia hartuko duena
  • Abizenak aldatzea genero-indarkeria kasuetan: genero-indarkeriaren biktimei eta hauen ondorengoei abizenak aldatzeko eskubidea aitortzen zaie.
  • Errejistro bakarra: Izapideak egiteko, ez da beharrezkoa izango norbanakoak gertaera jazotako lekuko Erregistro Zibilera joatea. Eredu berrian, norbanakoak bere bizitza zibilari buruzko datu guztiak jasoko dituen banakako erregistroa izango du eta behar duen informazioa edozein bulegotatik zein etxetik, eskatu ahal izango du.
  • Familia-liburua desagertuko da: erregistro-ziurtagiriak ordezkatuko du.
  • Hizkuntza aberastasuna: ziurtagiriak ele bitan eskatu ahal izango dira.
  • Nortasuna hartzea: kode zibileko 30. artikulua aldatu da. Ez da beharrezkoa izango “giza itxura” eta 24 orduko bizitza izatea. Nortasuna hartzeko baldintza bakarra amaren sabeletik erabat askatuta egotea izango da.  Nortasuna jaiotzeko une berean hartzen da.

Errejistro Zibilaren Lege Berriak ekarriko dituen aldaketa zehatzak Justizia.net-en ikus ditzakezu.

2011ko abuztuaren 16ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri: 

Itsasoan ezkontzea: benetako kontua ala fikzioa?

Ezkongaiak

Bikote askok izan ohi du beste inor baino modu originalagoan ezkontzeko gogoa. Horrelakoetan, jatetxerik ikusgarriena bilatzen da, lorerik deigarrienak, jantzirik bereziena eta pelikuletako toki bat, zeremonia egiteko.

Ezkontzako ospakizuna itsaso zabalean egitea amets erromantikoa da ezkongai batzuentzat, baina hori egiazko aukera bat baino gehiago pelikuletako eszena bat da, ez besterik. Izan ere, itsasontziko kapitainak itsaso zabalean ezkontza zibil bat egingo badu, baldintza bat bete behar da, eta baldintza hori da bikoteko kide bat hilzorian egotea behar duela. Ulertuko duzuen bezala, egoerarik erromantikoena izanda ere, ez dut uste ezkongaiak horrelako egoera idiliko baten bila ibiltzen direnik.

2011ko abuztuaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri: 

Aitaren abizena ala amarena ipiniko diot lehenengo?

Orain dela gutxi arte, inor gutxiri etortzen zitzaion burura horrelako galdera bat. Hasteko, gizartea ez zegoelako prestatua ume baten lehenengo abizena amarena izan zedin; eta, bigarrenik, Legeak ez zuelako uzten.

2000ko otsailetik aurrera, ordea, Erregistro Zibileko Legeak aukera ematen die gurasoei, euren umearen lehenengo abizena zein izango den eurek erabaki dezaten. Eta horixe bihurtu da, hain juxtu, eztabaida askoren sortzaile etorkizunean guraso izango direnen artean eta, batez ere, haien eta familiaren artean. Eztabaida hau, gainera, zehatzago esanda, aitaren aitarekin egiten da nabarmenago, hau da, umearen aitona izango denarekin, hark ikusten baitu umeak ez duela familiako abizena eramango.
Alderdi emozional horiek bazterrean utzita, umearen lehenengo abizena amarena izateak ez dakar inolako arazorik Legearen aurrean. Jaioberriaren gurasoen erabaki pertsonala da, besterik ez, eta erabaki hori hartzeko hainbat arrazoi izan ohi dira kontuan: adibidez, amaren abizena ez galtzea, hark ahizpak baino ez baditu; umeak amaren familiaren abizena izatea, abizen hori aitarena baino bereziagoa bada, eta abar.

2011ko abuztuaren 1ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri: 

Aurkezpena

Gaur jaio da Justizia.net-eko blog-a. Blogean astero hitz egingo dugu Justiziaren alorrean hiritarrari gertukoen zaizkion gaiei buruz. Besteak beste, honelako gaiak ukituko ditugu: zer-nolako arazoak sortzen diren ume jaioberria inskribatzeko garaian, nola eskuratu daitekeen Espainiako nazionalitatea, nora jo dezakezun epai baten kopia eskatzera, zein urrats egin behar dituen pertsona batek ezkontzeko, nola alda zenezakeen zure abizenen ordena, eta abar.

Bloga, azken batean, elkargune bat da, eta bilatzen dena da hiritarrak iruzkinen bidez bere kezkak adieraztea bizitzan zehar Justizia Jauregi, Erregistro Zibil nahiz Bake Epaitegietan egin behar dituen tramiteen gainean. Blog hau, gainera, Justiziako profesionalei ere irekita dago (epaileei, abokatuei…); hartara haiek ere hiritarrarentzat interes handikoak diren gaiak zuzenean ezagutu ditzateke eta, aldi berean, euren iruzkinak egin ditzateke guk astero argitaratzen ditugun post-en inguruan.

Ongi etorri, beraz, denok Justizia.net-eko blogera. Zuen parte-hartzearen zain geratzen gara!

2011ko uztailaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri: 
  • « Aurrekoa
  • 1
  • ...
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • Hurrengoa »