Justizia herritarrengana hurbiltzen

Urtarrilaren 16a, Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online ikastaroan automatrikula egiteko azken eguna

Urtarrilaren 16a, Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online ikastaroan automatrikula egiteko azken eguna

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

 

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa dutenek eta justizia administrazioan lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@aju.ej-gv.es. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, urtarrilaren 16an itxiko da, 08:00etan.
  4. Urtarrilen 17tik 18ra bitartean, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 200 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa urtarrilaren 18an hasiko da, 16:00etan, eta otsailaren 17an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, otsailaren 20tik 27ra bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.
2016ko abenduaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.

5.403 pertsonek eskuratu zuten espainiako nazionalitatea Euskadin 2015ean

5.403 pertsonek eskuratu zuten espainiako nazionalitatea Euskadin 2015ean

Euskadi da 2015ean batez beste bizilekua oinarri hartuta nazionalitate gehien eman duen  Autonomia Erkidegoa.

Guztira, iaz 5.403 pertsonek eskuratu zuten nazionalitatea Euskadin. Estatuan 114.351 pertsonek eskuratu zuten nazionalitatea, aste honetan Estatistika Institutuak (INE) argitaratu duen “Bizilekua kontutan hartuta nazionalitatea eskuratu dutenei buruzko Estatistika Txostenaren” arabera.

Sexuaren arabera, 2015ean espainiako nazionalitatea eskuratu dutenen %51,7 emakumeak izan dira. Adinaren arabera, nazionalitatea eskuratu dutenen artean gehienak 30 eta 39 urte bitartekoak dira.

Jatorrizko nazionalitatearen arabera, 2015ean nazionalitatea eskuratu dutenen gehiengoa Marokoarrak ziren, eta ondoren, hurrenez-hurren,  Hego Amerikakoak, Erdialdeko Amerikakoak eta Karibekoak.

2016ko abenduaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.

Xabier Balerdi, Justizia Saileko proiektu arduraduna: "Eragileka konpromisoak hartu dira euskaraz aritzeko"

Xabier Balerdi, Justizia Saileko proiektu arduraduna:

Justizia Saileko proiektu arduraduna da Xabier Balerdi (Tolosa, 1965), eta proiektu horien artean dago Auzia Euskaraz izenekoa. Justizia Administrazioko hainbat eragilek osatzen dute proiektua, besteak beste, abokatu eta prokuradoreek, epaitegietako langileek, epaile eta magistratuek, Justizia Administrazioaren letradunek, fiskalek eta auzitegi medikuek. Talde horien guztien lana koordinatzeko lanetan EpaiBi ari da, Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalizazio lantaldea.

Zein da Auzia Euskaraz proiektuaren taldearen helburua?

Ekimen honen helburua da herritarrek hala eskatzen dutenean auziak osorik euskaraz ahalbidetzea, demanda aurkeztetik epaia eman arte, tramitazio guztia barne. Horrelako prozesu batean kontuan hartu behar da eragile askok parte hartzen dutela, ez herritarrek bakarrik. Salaketa bat sartuz gero, abokatuaren eta prokuradorearen zerbitzua dago. Gero, tramitazio hori epaitegira joaten da, eta epaitegiko langileek parte hartzen dute. Gero, fiskalak, letradun judizialak eta epaileak daude, eta auzitegi medikuak ere parte har dezake. Beraz, operadore juridiko askok parte hartzen dute, eta denek euskaraz egiteko gaitasuna izateko, baldintza horiek lortzeko, lan asko egin behar da.

Gaur egun ez dira baldintza horiek betetzen, ezta?

Auzia Euskaraz proiektuak eragile euskaldunen bilketa bultzatzen du, eta adostasunean oinarritutako ekimenak martxan jartzea. Horretarako bultzatzen dugu profesional juridikoen artean euskara emaileak lortzea, horiek esatea prest daudela beraien lanaren parte bat behintzat euskaraz emateko. Eta egiten ari garena da Bergaran, Gernikan [Bizkaia] edo oraintxe Tolosan egin dugun bezala, eragile ezberdinen arteko bilerak egitea. Abokatuak, prokuradoreak, epaitegiko langileak, letradun judizialak eta epaileak ere biltzea, denak euskaldunak, eta denen artean adostea zein konpromiso hartuko dituzten euskaraz aritzeko.

2016ko abenduaren 1ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.

Eusko Jaurlaritzaren sailburuek kargua hartu dute

Eusko Jaurlaritzaren sailburuek kargua hartu dute

Eusko Jaurlaritzako hamaika sailburu berriek karguari zin egin diote Ajuria Enea jauregian. Formula tradizionalari jarraikiz, Gernikako Estatutuaren ale baten gainean eskuak jarrita egin dute karguaren zina. Bada, “Euskadiren zerbitzuan” eta "legearen arabera" hartzen duten agintea "zintzo eta leialki" erabiltzea hitz eman dute.

Ekitaldia lehendakari Iñigo Urkulluren aurrean garatu da, eta berak irakurri ditu izendapenen dekretuak. Bertan ziren, halaber, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejería, Euskal Ganberako Mahaiko kideak eta aurreko legealdiko gobernuko kargua utzi duten sailburuak. Urkulluk eskertu egin die egindako lana.

Gobernu osatu berriak lehen bilkura egin ondoren, izenpetutako gobernu-akordioaren zutabeen garrantzia onartu du lehendakari Iñigo Urkulluk. “Jakin badakigu orain ekiten diogun legealdia Euskadiren etorkizunerako erabakigarria dela”, nabarmendu du. Ildo horretan, lehen gobernu-hilabeteetarako zereginak zehaztu ditu, hots, 2017ko ekitaldirako aurrekontu-proiektua egitea, gobernu-programa osatzea eta aurkeztea, legealdirako egutegia onartzea eta enplegua eta ekonomia suspertzeko programa berria aurkeztea.

Lehendakariak nabarmendu du orain abian jartzen den gobernuak “lankidetzarako irekitako” eta “euskal gizarte osoaren zerbitzuari emandako” programa batekin ekingo diola lanari. Ildo horretan, azaldu du gobernu berriak konpromisoa hartu duela “gobernantza berriaren” printzipioekin, hots, kudeaketa arduratsu, garden eta eraginkorrarekin. Sailburu berriei “errealismoa, egia eta lana” eskatu die, hartu duten konpromisoa eskertu dien aldi berean.

Eusko Jaurlaritza berria aurkezteko ekitaldia amaitzeko, sailburuek hartu dute hitza.

María Jesús Carmen San José López, Lan eta Justizia sailburu berria

Sestao, 1966.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, 1989.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo, Barne Saila eta Justizia eta Ogasun eta finantza arloko lege-aholkularia. Bitarteko funtzionarioa.

Patxi Lopez Lehendakariaren Gobernu Idazkaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanen Zuzendari a (2010-2012).

Arabako Foru Aldundiko Funtzio Publikoaren Zuzendaria 2016ra arte.

Funtzionamendu dekretua

EAEko aldizkari ofizialean gaur argitaratu dira 11 sailburu berrien izenak eta bakoitzaren funtzioak, eskumenak eta ardura -esparruak. kargu publikoak izateagatik bete behar dituzten gardentasun, eraginkortasuna eta dedikazio baldintzak ere dekretu bidez argitaratu dira. 

2016ko azaroaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.

Ba al dakizu nola jokatu genero-indarkeria kasu batean aurrean?

Ba al dakizu nola jokatu genero-indarkeria kasu batean aurrean?

Salaketa jartzeko, Ertzaintzara, Udaltzaingora, edo Goardiako Epaitegira jo dezakezu. Izapide hau biktima zein egoeraren lekuko den edonork egin dezake. 

Emakumea fisikoki erasotu badute, mediku-ziurtagiria  edukitzea oso garrantzitsua da.

Hori dela eta, sendatzea,  eta lesioak jasoko dituen mediku-ziurtagiria lortzea.

 

2016ko azaroaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.