Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia Europan

Zein da Europako legeen jatorria?

Zein da Europako legeen jatorria?

Eurodiputatuak dira Europako Batzordeari lege berriak sortzeko proposamenak egiten dizkiotenak. Europar Batasuneko herritarrek ere lege-proiektu berriak eskatzeko aukera dute.  Horretarako zazpi herrialdetako milioi bat herritarrek gutxienez sinatutako eskaera aurkeztu behar dute.

Batzordeak lege-proiektua sortu ondoren, proiektua Europar Batasuneko Kontseilura (EBko estatuak ordezkatzen dituen organoa) eta Parlamentura (EBko herritarrak ordezkatzen dituen organoa) bidali behar da.  Une horretan,  erakunde bien arteko negoziazioa hasiko da estatuen eta eurodiputatuen interesak asebeteko dituen akordioa adosteko.

Negoziazioa ondo badoa, Parlamentua lege-proiektua onartzeaz arduratuko da.  Akordiorik ez badago, aldiz, Kontseiluak eta Parlamentuak negoziatzen jarraitzeko epea luzatuko dute. Hala ere adostasunik lortzen ez bada, lege-proiektua bertan behera geldituko da eta prozesu guztia berriz egin beharko da.

Parlamentuak lege-proiektua onartzen duenean, Europako lege berri hori modu ofizialean ezarriko da. Horrek esan nahi du EBko estatu guztiek lege berria ezarri beharko dutela. Batzordeak errieta egingo die lege berria betetzen ez duten estatuei. Hala ere, legea ezarri gabe jarraitzen badute, Europako Auzitegi Nagusiak zigor ekonomiko esanguratsuak ezartzeko eskumena dauka.

2013ko apirilaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Europan. Iruzkin bat egin.

Nolakoak dira tasa judizialak Europan?

Nolakoak dira tasa judizialak Europan?

1986an tasa judizialak bertan behera utzi ziren Estatuan. Baina 2002. urtean berriz jarri ziren indarrean, betiere pertsona juridikoentzat bakarrik. Europako 46 herrialdetan mota horretako tasak ordaindu behar dira, hala ere errenta baxuak dituzten herritarrek laguntzak dituzte edo ordaintzetik salbuetsita daude. Guk EFE agentziak argitara emandako artikulua hartu dugu, artikulu horretan EBko herrialde garrantzitsuenetan tasak ezartzeko dauden irizpide ezberdinak jaso dituzte:

Portugal: Doako justiziari buruzko eztabaida dago, egun ordaindu egin behar delako. Auzitan dagoen diru kopuruaren eta arloaren arabera (zibil arloa edo zigor arloa) ordaindu behar da. Gutxieneko diru kopurua, hala ere, 102 eurokoa da. 

Erresuma Batua:  Legean jasota dator, langabetuek eta Estatuko laguntza jasotzen duten baliabiderik gabeko herritarrek legezko laguntza jasotzeko eskubidea dutela. Laguntza hau norbanakoei zuzenduta dago eta enpresek ezin dute jaso. Erresuma Batuko justiziaren arabera, goiko auzitegi batera jotzeko tasa judizial bat ordaindu behar da eta kopurua auziaren araberakoa da.  Adibidez, auzitegian dibortzio eskaera aurkezteagatik 340 libera ordaindu behar dira (421 euro inguru).

Irlandako errepublika: Tasaren zenbatekoa auziaren eta auzialdi judizialaren araberakoa da.

Alemania:  Tasak prozesu guztietan ordaintzen dira, baina kopurua gatazkaren zergatia den diru kopuruaren arabera zehaztuta dago. Salbuespenak daude auzia diru-kopuruaren arabera zehaztu ezin den kasuetarako. Zenbatekoa handiagoa bada, Judizioko Kostuen Legearen arabera  1.500, 5.000, 10.000, 25.000, 50.000, 200.000, 500.000 arteko diru kopuruei balio-taula bat ezartzen zaie, eta 500.000tik gorako diru kopuruentzat beste bat. 

Diru kopurua 1.500 eurokoa baino handiagoa bada, hasierako 25 euroko tasa ordaindu behar da eta hortik aurrera  beste 10 euro ordaindu behar dira 300 euroko tarte bakoitzeko. Beraz, 1.200 euroko diru kopurua bada, 55 euroko tasa ordaindu behar da.

Diru kopurua 5.000 eurokoa bada, hasierako 25 euroko tasa ordaindu behar da eta hortik aurrera 300 euroko tarte bakoitzeko 10 euro, 1.500era iritsi arte. 1.500 eurotik aurrera, 500 euroko tarte bakoitzeko 8 euro ordaindu behar dira. Era honetara, 2.500 eurogatik 81 euro ordaindu behar dira.

Italia:  Zibil arloko edo administrazio arloko auziaren kostua auziaren gaiaren araberakoa da. Adibidez, auzia 300.000 eurogatik jarri bada abian, demanda jartzen duenak 1.000 euroko tasa ordaindu behar du “auzitegiaren zigilua”-gatik. Nazionalitatea ukatu diotelako auzitara jotzen badu 300 euro ordaindu beharko ditu.  “Auzitegiaren zigilua” izenez ezagutzen diren tasa hauek egoitza judizialaren arabera aldatzen dira, eta doan dira 10.500 eurotik beherako diru sarrerak dituzten pertsonentzat .  Zigor arloko auzietan ez dago tasarik.

Frantzia: 2011ko urritik hona baliabide gutxien duten pertsonei laguntzera bideratutako tasa juridikoa izan da. Zigor arlokoa ez den edozein auzialditara jotzen duen edonork 35 euroko tasa finkoa ordaindu behar du. Tasa bera ordaindu behar dute Gorenean epaia aurkaratu edo errekurtsoa jarri nahi dutenek. Ez dute tasarik ordaindu behar adingabeen auziengatik, presoen kaleratzeei buruzko auziengatik eta norbanakoen gainzorpetzearen inguruko auziengatik.  Irabaziz gero epaileari tasak galtzaileak ordaindu ditzala eska dezakete.

2012ko abenduaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri: 
  • « Aurrekoa
  • 1
  • 2
  • Hurrengoa »