Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia Ministerioa

Oposizio deialdi berria Justizian

Oposizio deialdi berria Justizian

Datorren urtean ehun pertsona inguruk oposizio bidez Euskadiko Justizia Administrazioarentzat lan egiteko aukera izango dute. Guztira, EAEn txanda ireki bidez  74 lanpostu eskaini dira (30 Laguntza Judiziala eta 44 Prozesu eta Administrazio Kudeaketa Kidegoa) eta beste 61 lanpostu barne-promoziokoak dira (44 Izapidetza Kidegoa eta 17 Kudeaketa kidegoa).

Euskadin eskainitako lanpostuetarako edo gainontzeko erkidegoetako lanpostuetarako zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, kontuan izan eskaera-inprimakiak aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 12an irekiko dela, eta aurrez-aurre edo telematikoki egin dezakezula.

Justizianet-en oposizioei buruzko eta Justizia Administrazioan lan egiten duten Kidego guztien funtzioei buruzko informazio guztia daukazu. Hurrengo atalean kidego ezberdinetan sartzeko bete behar dituzun baldintzak eta LEP baten faseak zeintzuk diren ikus dezakezu (lanpostuen deialdiarekin hasi eta azterketa gainditu duten hautagaien zerrendaren argitalpenarekin amaitzen da).

Ikus ezazu Justizia.net-en hurrengo deialdiei buruzko informazio guztia:

2015ko abenduaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.

Non daude tasa judizialen bitartez irabazitako 500 milioi euroak?

Non daude tasa judizialen bitartez irabazitako 500 milioi euroak?

Ministerioak ez dauka horri buruzko informaziorik”. Hori erantzun du Justizia Ministerioak, tasa judizialekin irabazitako 500 milioi euroen erabilerari buruz parlamentuan galdegin diotenean. 

Horrez gain, Zerga Agentziak ere horri buruzko informaziorik ez duela gaineratu du; izan ere, Ogasunak zerga bilketan edo kudeaketan parte hartzen du, baina ez du beste kontuetan eskumenik, hala nola zenbatekoari edo erabilerari buruzko informazioa emateko kontuetan.  

Tasa judizialak 2012ko azaroan ezarri ziren, eta Alberto Ruiz Gallardón orduko Justiziako buruak agindutakoaren arabera, irabazitako dirua doako justizia ordaintzeko zen.

Alabaina, gaur, indarrean jarri zirenetik urte bi eta hiru hilabete pasa ostean, ez Justiziak ez eta Ogasunak ere ez daki zer gertatu den irabazitako 500 milioitik gorako euroekin.

Non egongo dira?

2015ko otsailaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.