Justizia herritarrengana hurbiltzen

Nire kexa adierazi nahi dut

Nire kexa adierazi nahi dut

Herritarrok Justizia Administrazioaren funtzionamenduari buruzko erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko eskubidea dugu. Prozedura doan da eta aurrez aurre edo telematikoki aurkez daiteke.

Kexa aurrez aurre aurkeztu nahi baduzu, bertara joan behar duzu: epaitegi edo auzitegira, aginte organoetara, Herritarren Harrera Zerbitzura (Justizia jauregietan daude), Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira, Justizia Ministeriora zein Autonomia Erkidegoetako administrazioetara.

Telematikoki aurkeztu nahi baduzu, JustiziaNet bitartez egin behar duzu.
 
Kexak edo iradokizunak aurkezteko ez dago epe jakinik.  Hori bai, behin aurkeztuz gero, erantzuna gehienez hilabete bateko epean jaso behar duzu.

Gainera, kontutan hartu zenbait kasutan ezin direla kexak edo iradokizunak egin. Adibidez, kexa eragin duen egitatea diziplinako arau-hauste bat izan badaiteke, edo epai bati buruzkoa bada.

2017ko irailaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia.net-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*