Justizia herritarrengana hurbiltzen

Uztailaren 18a: Lan-poltsen irekiera (Auzitegiko Medikuen Kidegokoa)

Uztailaren 18a: Lan-poltsen irekiera (Auzitegiko Medikuen Kidegokoa)

Uztailaren 17an, astelehena, EHAAn argitaratuko da Justizia Administrazioko zuzendariaren 2017ko uztailaren 3ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, ireki eta eguneratu egiten dira Auzitegi Medikuen Kidegoko lan-poltsak osatzen dituzten guztien datuak, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduan ezarritakoan oinarrituta (2010eko abenduaren 14ko 238. EHAA). Agindu horren 2.4 artikuluan adierazten da lan-poltsa hori ireki eta eguneratu egin behar dela amaitzen denean.

Eskabideak aurkezteko epea: uztailaren 18tik abuztuaren 1era.

Agiriak:

  • Administrazio honen esku ez dauden agiriak bakarrik aurkeztuko dira.
     
  • Eskainitako zerbitzuak:

    - EAEko Justizia Administrazioen kasuan, ofizioz kontatuko dira.
    - EAEtik kanpoko Justizia Administrazioen kasuan, jatorrizko ziurtagiriak aurkeztu behar dira.
     
  • Gaur egungo lan-poltsetan daudenek ez dute eskabiderik aurkeztu behar, salbu eta datu pertsonalak edo lurralde-eremua aldatu nahi badute edota agiri berriak aurkeztu nahi badituzte.
     

Lan-poltsei buruzko informazio gehiago behar baduzu, ikusi Lanpostuak Betetzea izeneko atala (enplegu publikoa).

2017ko uztailaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*